11 Hauxe da hasieratik entzun duzuen mezua: elkar maita dezagula;
12 ez Kainek bezala, Gaiztoarena izanik, bere anaia Abel hil baitzuen. Eta zergatik hil zuen? Beraren egintzak gaiztoak zirelako eta anaiarenak zuzenak.
13 Ez harritu, senideok, mundukoek gorroto badizuete.
14 Guk badakigu heriotzatik bizira iragan garena, eta hau jakin, senideak maite ditugulako dakigu. Maite ez duena heriotzaren menpe dago.
15 Bere senideari gorroto diona giza hiltzaile da, eta badakizue giza hiltzaileak bere baitan betiko bizirik ez duena.
16 Maitasuna zer den, Kristok gure alde bizia eman duelako jakin dugu. Guk ere senideen alde behar dugu geure bizia eman.
17 Norbaitek lur honetako ondasunak baditu eta, bere senidea premian ikusirik, ez badio errukiz laguntzen, nola izan dezake bere baitan Jainkoaren maitasunik?