1 Egin zaitezte nire antzeko, ni Kristoren antzeko naizen bezala.
2 Zorionak zuei, beti gogoan bainauzue eta nik emandako irakaspenak zintzo gordetzen baitituzue.
3 Baina nahi nuke zuek jakitea, gizon ororen buru Kristo dela, emakumearen buru gizona, eta Kristoren buru Jainkoa.
4 Burua estalirik duela otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen gizonak desohoratu egiten du bere buru duen Kristo.
5 Eta buru hutsik otoitz egiten edo profeta bezala hitz egiten duen emakumeak desohoratu egiten du bere buru duen gizona; kaskamotz egotea bezala izango litzateke hori.