12 Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.
13 Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?
14 Ez al dizue naturak berak erakusten gizasemearentzat lotsagarri dela ilea luze eramatea,
15 emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari.
16 Halaz guztiz, norbaitek eztabaidaka hasi nahi balu, jakin beza guk ez dugula horrelako ohiturarik eta Jainkoaren eliz elkarteek ere ez.
17 Oharpen hauek egiten dizkizuedalarik, ezin ditut ontzat eman zuen batzarrak, on baino kalte handiagoa egiten baitizuete.
18 Hasteko, zuen elkarte-otorduetan zatikatuak zabiltzatela jakin dut. Eta neurri batean egia dela uste dut;