9 eta ez zen gizona egin emakumeagatik, emakumea gizonarengatik baizik.
10 Horregatik eta aingeruenganako begiruneagatik, emakumeak mendetasunaren ezaugarria eraman behar du buruan.
11 Hala ere, kristau-ikuspegitik, ez da emakumerik gizasemerik gabe, ezta gizasemerik ere emakumerik gabe.
12 Izan ere, emakumea gizasemeagandik sortu bazen, gizasemea emakumeagandik jaiotzen da, eta gauza guztiak Jainkoarengandik datoz.
13 Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?
14 Ez al dizue naturak berak erakusten gizasemearentzat lotsagarri dela ilea luze eramatea,
15 emakumearentzat ohoragarri den bezala? Izan ere, ile luzea buruko estalkitzat eman zion Jainkoak emakumeari.