1 Nahiz eta gizakien eta aingeruen hizkuntzez hitz egin, maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.
2 Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.
3 Dudan guztia behartsuen artean banatu eta neure gorputza erretzeraino emanik ere , maitasunik ez badut, ez naiz ezer.
4 Maitasuna eraman onekoaeta bihozbera da;ez du bekaizkeriarik,ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.
5 Ez da lotsagabea, ez berekoia,ez haserrekorra;kaltea ez du gogoan hartzen.
6 Ez da bidegabekeriaz pozten,baizik eta egian pozten da.
7 Maitasunak dena barkatzen du,dena sinesten, dena itxaroten,dena ongi eramaten.