32 Efeson basapiztien kontra borroka egin nuen hartan, giza helburu hutsez ari izan banintz, zer irabaziko nukeen horrekin? Hilak pizten ez badira, jan dezagun eta edan, bihar hil behar dugu eta.
33 Ez zaitzatela inork engaina! Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte.
34 Etor zaitezte senera eta utzi bekatu egiteari, zuetako batzuek ez baitute ezagutzen Jainkoa. Zeuen lotsarako diotsuet.
35 Norbaitek galde dezake: Eta hilak nola pizten dira? Nolako gorputzez itzuliko dira bizira?
36 Zoro hori, zuk ereindakoa ez da ernetzen aurrez hiltzen ez bada.
37 Eta ereiten duzuna ez da gero haziko den landarea, hazi hutsa baizik, gari-hazia nahiz beste edozein hazi izan.
38 Jainkoak ematen dio haziari berak nahi bezalako forma, bakoitzari dagokiona.