39 Ez dira berdinak gorputz guztiak: gauza bat da gizakiaren gorputza, bestea aberearena, bestea hegaztiena eta bestea arrainena.
40 Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera.
41 Eguzkiaren distira honelakoa da, ilargiarena halakoa eta izarrena bestelakoa. Eta izarrek berek ere ez dute denek distira berdina.
42 Hildakoen piztuerarekin ere gauza bera gertatuko da: ereiten dena ustelkorra da, pizten dena ustelezina;
43 ereiten dena mespretxagarria, pizten dena ospetsua; ereiten dena ahula, pizten dena indartsua;
44 haragizko gorputza ereiten da eta espirituzkoa pizten; haragizko gorputza baden bezala, espirituzkoa ere bada.
45 Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.