5 Pedrori agertu zitzaiola, eta ondoren Hamabiei;
6 gero, bostehun eta gehiago senideri agertu zitzaien batera; haietatik gehienak bizirik daude oraindik, batzuk hil badira ere;
7 gero, Santiagori agertu zitzaion, ondoren apostolu guztiei.
8 Beste guztiei agertu ondoren, neuri ere agertu zitzaidan, garaiz kanpo jaiotako haurra bezalakoa naizen honi;
9 izan ere, apostoluetan txikiena naiz ni, apostolu izenik ere merezi ez duena, Jainkoaren Eliza pertsegitu bainuen.
10 Baina Jainkoak bere onginahiaz egin nau naizen hau, eta haren onginahia ez da fruiturik gabea izan niregan: beste apostolu guztiek baino lan gehiago egin dut, izan ere; ez, noski, nik, baizik eta Jainkoak nirekin bere onginahiaz.
11 Dena dela, bai haiek eta bai nik, horixe da hots egiten dugun mezua, eta horixe zuek sinetsi duzuena.