17 Pozik nago Esteban, Fortunato eta Akaiko etorri direlako, haiek bete baitute zuen hutsunea,
18 eta lasaitu egin gaituzte, bai neu eta bai zuek. Izan, beraz, esker oneko horrelako horiekin.
19 Asia probintziako eliz elkarteek agurtzen zaituztete. Agur beroa Jaunaren izenean Akila eta Priska eta hauen etxean biltzen den eliz elkartearen partetik.
20 Goraintziak, azkenik, senide guztien partetik. Agur ezazue elkar besarkada santuaz.
21 Azken agurra neure eskuz idazten dizuet: Paulok.
22 Madarikatua Jauna maite ez duena! Marana tha! (Zatoz, Jauna!).
23 Jesus Jaunaren grazia izan bedi zuekin.