2 Ez al dakizue fededunek mundua epaituko dutela? Eta mundua epaitu behar duzuenok, ez ote zarete gauza arazo txikiak epaitzeko?
3 Ez al dakizue aingeruak ere epaituko ditugula? Bada, arrazoi handiagoz eguneroko gorabeherak.
4 Gorabehera horiek direla-eta auziak dituzuenean, nolatan aukeratzen dituzue epaile eliz elkartearentzat inor ez direnak?
5 Zeuen lotsarako diotsuet. Ez ote duzue inor aditurik, senide arteko auziak erabaki ditzakeenik?
6 Bai zera! Senidea senidearekin auzitan zabiltzate, eta epaile jentilen aurrean gainera!
7 Dena dela, zeuen artean auzitan ibiltzea bera nahiko penagarria da. Zergatik ez bidegabekeria jasan eta zeuen buruak larrutzen utzi?
8 Baina ez, zeuek zarete bidegabekeria eta lapurreta egiten dituztenak, eta hori zeuen senideen aurka.