20 Kristo mundua mundu izan aurretik zegoen Jainkoaren asmotan, eta azken garai hauetan agertu da zuen onerako.
21 Eta zuek beronen bidez sinesten duzue hildakoen artetik piztu eta ospez bete zuen Jainkoarengan; horrela, zuen fedea eta itxaropena Jainkoarengan finkatuak daude.
22 Orain zuek, egiaren mezuari obedituz, zeuen barruak garbitu dituzue, senide bezala elkar benetan maitatzeko. Maita ezazue, bada, batak bestea bihotzez eta sutsu;
23 izan ere, berriro jaio zarete, eta ez hazi hilkorretik, hilezkorretik baizik, bizia den eta betiko dirauen Jainkoaren hitzetik.
24 Honelaxe dio Liburu Santuak ere: Gizaki oro belarraren pareko da, haren edertasuna landako lorearena bezalakoa: ihartzen da belarra, erortzen lorea;
25 Jaunaren hitzak, ordea, betiko dirau.Hitz hau, berriz, zuei hots egin zaizuen berri ona da.