2 zuen jokabide garbi eta errespetuzkoa ikusteak, alegia.
3 Ez arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz;
4 baizik eta arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.
5 Horrelaxe apaintzen ziren garai bateko emakume santuak ere, beren itxaropena Jainkoarengan jarria zutenak: beren senarren menpeko izanez.
6 Sarak, esate baterako, obeditu egiten zion Abrahami eta «Ene jauna» esaten zion. Zuek haren benetako alaba izango zarete, ezeren beldurrik gabe, onbidean bazabiltzate.
7 Era berean, zuek, senarrok, jabe zaitezte emakumea izatez bigunagoa dela, eta erakutsi dagokion errespetua elkar bizitzan, hark ere, zuek bezalaxe, betiko biziaren dohaina hartuko baitu. Horrela, ez duzue eragozpenik izango elkarrekin otoitz egiteko.
8 Dena den, izan zaitezte denok gogo eta sentiera bateko, elkarren senide on, errukior eta apal.