1 Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Atenasen neu bakarrik gelditzea erabaki nuen,
2 eta Timoteo, gure anaia eta Kristoren berri onaren zerbitzuan Jainkoaren lankidea, bidali nizuen. Sendo eta adore zintzaten bidali nizuen,
3 eta gertatzen zitzaizkizuen atsekabeengatik inor gainbehera etor ez zedin. Badakizue horiek ditugula geure zori.
4 Zuekin ginelarik, aldez aurretik esan genizuen atsekabeak izango genituela, eta badakizue hala gertatu dela.
5 Horregatik, gehiago itxaron ezinik, Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen tentatzaileak ez ote zintuzten tentatu eta gure nekeak ez ote ziren alferrikakoak gertatu.