2 Nagusi sinestedunak dituztenek ez ditzatela gutxiets, fedean senide dituztela eta; aitzitik, hobeki zerbitza ditzatela, zerbitzu hori hartzen dutenak ere sinestedunak eta Jainkoak maitatuak baitira.
3 Hau da irakatsi eta aholkatu behar duzuna. Besterik irakasten duena eta Jesu Kristo gure Jaunaren hitz osasungarrira eta jainkozaletasunaren araberako irakaspenetara egokitzen ez dena
4 harrokeriak itsututako ezjakina da, eztabaida eta hitz-liskarretarako joera gaixoa duena. Hortik sortzen dira bekaizkeriak, auziak, irainak, susmo txarrak,
5 etengabeko sesioak; horietan aritzen direnak burua galdutako jendea da, egiaren axolarik gabea; horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.
6 Bai, irabazi handia du erlijioak, baina bakoitza duenarekin konformatuz gero;
7 ez dugu ezer ekarri mundu honetara eta ezin izango dugu ezer atera ere.
8 Beraz, zer jan eta zer jantzi edukiz gero, aski dugu.