1 Nik, Jaunaren ikasle zahar honek, Jaunak aukeraturiko eliz elkarte horri eta eliztar guztioi idazten dizuet. Egiaz maite zaituztet nik, eta nik ez ezik, baita egia ezagutzen duten guztiek ere,
2 guregan irauten duen eta betiko gurekin izango den egiarengatik.
3 Grazia, errukia eta bakea zuekin, Jainko Aitaren eta beronen Seme Jesu Kristoren partetik, egiaz eta maitasunez.
4 Biziki poztu naiz jakitean zuen artean badirela egiaren arabera bizi direnak, Aitarengandik hartu dugun aginduari jarraituz.
5 Eta orain, eliz elkarte agurgarri horri, arren eskatzen dizut elkar maita dezagula. Ez dizut agindu berri bat idazten, hasieratik duguna bera baizik.
6 Eta maitasuna Jainkoaren aginduen arabera bizitzea da. Eta hasieratik entzun duzuen bezala, agindu hau da zuen jokabidea arautu behar duena.