7 Engainatzaile asko sortu da munduan, Jesu Kristo egiazko gizon egin dela aitortzen ez duen asko. Hauek dira engainatzailea eta antikristoa.
8 Ibil zaitezte kontuz, gure lanaren fruitua gal ez dezazuen, sari oparoa jaso dezazuen baizik.
9 Kristoren irakatsietan iraun gabe, aurrerago joan nahi duenak ez du Jainkoa berekin. Irakatsietan dirauenak, berriz, berekin ditu Aita eta Semea.
10 Norbait zuengana joan eta irakatsi hau ez badarama, ez onartu etxean, ezta agurtu ere;
11 halakoa agurtzen duena haren egintza gaiztoen partaide egiten da.
12 Zuei zer esanik asko dudan arren, ez dut paperez eta tintaz egin nahi. Zuengana joatea espero dut eta aurrez aurre hitz egitea; horrela poz bete-betea izango dugu elkarrekin.
13 Jainkoak aukeratu duen eta zure ahizpa den eliz elkarte honetako kideek agurtzen zaituzte.