21 Jainkoa da, ni eta zuek Kristorenganako fedean sendo ezarri gaituena: berak sagaratu gaitu,
22 bere ezaugarriaz markatu gaitu eta Espiritua ipini du gure baitan, hartuko dugunaren garantia bezala.
23 Jainkoa bera dut testigu, eta hil nadila bertan egia ez badiot: Korintora oraindik joan ez banaiz, zuei dizuedan begiruneagatik da.
24 Banuen gogoa, ez, noski, zuen sinesmena neure menpe eduki nahi dudalako —sinesmenean sendo baitzaudete—, zuekin elkarlanean jarduteko baizik, zuen pozerako.