6 Harrotuko banintz, hala ere, ez litzateke burugabekeria izango, egia hutsa esango nuke eta; baina bego horretan, inork niregan ikusten edo entzuten duenak adierazten duena baino handiagotzat har ez nazan,
7 aparteko goi-agerpenak izan ditudala eta.Horiek direla-eta neure burua den baino handiagotzat jo ez dezadan, oinaze bat emana izan zait, haragian sartutako eztena bailitzan, harro ez nadin jo eta jo ari zaidan Satanasen ordezkaria.
8 Hiru aldiz eskatu diot Jaunari, ken dezala hori niregandik,
9 baina berak esan dit: «Nahikoa duzu nire laguntza, nire indarra ahulezian agertzen baita bete-betean». Gustura harrotuko naiz, beraz, neure ahuleziaz, Kristoren indarra niregan ager dadin.
10 Horregatik, pozik nabil Kristorengatik jasaten ditudan ahulezia, laido, beharrizan, erasoaldi eta estualdietan. Ahul naizenean, orduan bainaiz indartsu.
11 Zoro bezala mintzatu naiz, baina zeuek behartu nauzue; izan ere, zeuek atera behar zenuten nire alde, zeren, ezer ez naizen arren, ez bainaiz ezertan superapostolu horiek baino gutxiago.
12 Apostolu naizela adierazten duten seinaleak, zuen artean eroapen handiz burutu nuen lanean agertu ziren argi: mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak.