14 Izan ere, Kristoren maitasunak bultzatzen gaitu, jakinik bat denengatik hil dela eta, ondorioz, denak hil direla.
15 Kristo denengatik hil da, bizi direnak ez daitezen berentzat bizi, beraiengatik hil eta piztu den harentzat baizik.
16 Beraz, hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.
17 Beraz, Kristorena dena sorkari berri da; zaharrarenak egin du, berria sortu da.
18 Hau guztia Jainkoarengandik dator, Kristoren bitartez berekin adiskidetu baikaitu eta adiskidetzeko zerbitzua gure esku utzi du.
19 Bai, Jainkoa da Kristoren bitartez mundua berekin adiskidetu duena, gizon-emakumeei bekatuen kontuak eskatu gabe, eta adiskidetzearen mezu hau gure esku utzi duena.
20 Kristoren mandatari gara, beraz, eta Jainkoak berak gure bitartez erregutuko balizue bezala da. Kristoren izenean eskatzen dizuegu: egitzazue bakeak Jainkoarekin.