2 Izan ere, Jainkoak dio: Onginahi-garaian entzun dizut, salbamen-egunean lagundu.Begira, bada, oraintxe da onginahi-garaia, oraintxe salbamen-eguna.
3 Ez diogu inori okerrerako biderik eman, gure zerbitzua toki txarrean geldi ez dadin;
4 baizik eta gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eroapen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan,
5 zigor, kartzela, nahaspila eta lan neketsuetan, lo faltan eta janari-gabezian.
6 Biziera garbiz jokatzen dugu, jakinduriaz, pazientziaz eta bihotz onez, Espiritu Santuaren dohainez eta benetako maitasunez,
7 egiaren mezua hots eginez eta Jainkoaren indarra erakutsiz. Nahiz erasorako nahiz defentsarako, ez dugu Jainkoaren salbamen-indarra beste armarik,
8 ohoratzen gaituztela nahiz iraintzen, gutaz ongi hitz egiten dutela nahiz gaizki. Gezurtitzat jotzen gaituzte, egia esaten dugun arren;