9 ezezaguntzat, ongi ezagunak garen arren; hilzorian gaude, baina oraindik bizirik; zigortuak, baina ez hilak;
10 tristetzat jotzen gaituzte, baina beti pozik gaude; behartsutzat, baina beste asko aberasten dugu; ezertxo ere ez bagenu bezala, guztiaren jabe garelarik.
11 Korintoarrok, xalotasun osoz mintzatu natzaizue, zabal-zabalik ireki dizuet neure bihotza.
12 Nire barruan harrera zabala duzue; zuek, ordea, itxirik duzue bihotza niretzat.
13 Erantzun iezadazue zuenganako nire jokabideari dagokionez. Seme-alabei bezala mintzo natzaizue; zabaldu zuek ere zeuen bihotzak.
14 Ez nahas sinesgabeekin: ba al dute zerikusirik elkarrekin zuzenbideak eta gaiztakeriak? Elkar ote daitezke argia eta iluna?
15 Etor ote daitezke bat Kristo eta deabrua, edota harremanik izan ote daiteke fededunaren eta fedegabearen artean?