11 orain egintza hori azkeneraino eramatea. Honela, hasierako asmo onaren parekoa izanen da egintzaren burutzapena ere, zuen ahalbideen arabera.
12 Izan ere, borondatea duenari, eman dezakeena onartzen zaio, ez zaio besterik eskatzen.
13 Arazoa ez da besteak lasai egoteko zuek larri gertatzea, guztien berdintasuna bilatzea baizik.
14 Une honetan, zuek sobera duzuenak haien eskasia konponduko du, eta egunen batean haien ugaritasunak zuen eskasia. Honela, berdintasuna izango da nagusi,
15 Liburu Santuak dioen bezala: Asko bildu zuenak ez zuen sobera, ezta gutxi bildu zuenak ere eskas.
16 Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari Titoren bihotzean zuenganako nire ardura bera sortu duelako.
17 Nire erregua onartuz ez ezik, bere gogoz ere abiatu da zuengana, inoiz baino arretatsuago.