4 galdetuko dute: «Zertan gelditu da Kristo etorriko zela zioen agintzaria? Izan ere, gure gurasoak hil ziren, eta geroztik denak berdin jarraitzen du, mundua mundu denetik bezalaxe».
5 Hori esatean, ahaztu egiten dute aspaldi bazirela zeruak, eta baita lurra ere, Jainkoaren hitzak uretatik sorrarazia eta uren erdian finkatua;
6 horregatik, orduko mundua uholdeko urek estalirik galdu zen.
7 Oraingo zeru-lurrei dagokienez, Jainkoaren hitz berberak eusten die, eta epai- eta gaiztoen hondamen-egunerako gordeak daude.
8 Ene maiteok, ez ahaztu Jaunarentzat egun bat mila urte bezala dela eta mila urte egun bat bezala.
9 Jauna ez da bere agintzaria betetzeko luzamendutan ari, batzuek hala uste arren; gertatzen dena da pazientzia duela zuekin, ez baitu inor galtzerik nahi, denok bihozberritzea baizik.
10 Baina Jaunaren eguna lapurra bezala ustekabean etorriko da. Orduan, burrunba handiz desagertuko dira zeruak, munduaren osagaiak suak kiskalita desegingo eta lurra bere egintza guztiekin agerian geldituko da Jainkoaren epairako.