4 Hori dela eta, harro sentitzen gara Jainkoaren eliz elkarteen aurrean, jasaten ari zareten pertsekuzio eta atsekabeen artean agertzen dituzuen eroapen eta sinesmenagatik.
5 Horrek guztiak Jainkoak zuzen epaitzen duela erakusten du, sufrimenduek gai egiten baitzaituztete Jainkoaren erreinurako, erreinuagatik sufritzen duzuelarik.
6 Bidezko da atsekabetzen zaituztetenei Jainkoak atsekabez ordaintzea
7 eta zuei, atsekabetuoi, gurekin batera atsedena ematea. Hala gertatuko da Jesus Jauna bere aingeru ahaltsuekin zerutik agertuko denean;
8 sugarrez inguraturik agertuko da, Jainkoa aintzat hartu nahi ez eta Jesus gure Jaunaren berri ona onartu nahi ez dutenak zigortzera.
9 Horien zigorra betiereko hondamena izango da: Jaunak bere aurretik eta bere ahalmen distiratsutik urruti botako ditu,
10 etorriko den egun hartan; orduan, bere aintzaz beteko ditu berari sagaratuak eta miresgarri agertuko bere sinestedun guztiengan. Eta zuek, hain zuzen, gure aitorpena sinetsi zenuten.