11 Horregatik, indar liluragarria bidaltzen die horiei Jainkoak, gezurrari sinets diezaioten,
12 eta egiari sinetsi ordez zuzengabekeria gogoko izan zuten guztiak kondena daitezen.
13 Baina guk eskerrak eman behar dizkiogu beti Jainkoari zuengatik, senideok, Jaunaren maiteok: Jainkoak lehen salbatuak izateko aukeratu baitzaituzte, Espiritu Santuaz sagaratuz eta egia fedez onartzea emanez.
14 Honetarako deitu zaituzte Jainkoak guk hots egindako berri onaren bidez: Jesu Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko.
15 Beraz, iraun sendo, senideok, eta eutsi tinko gure hitzez eta gutunez hartutako irakatsiei.
16 Jesu Kristo gure Jaunak berak eta Jainko gure Aitak —maite izan gaituenak eta betiereko kontsolamendua eta halako itxaropen zoragarria dohainik eman dizkigunak—
17 bete zaitzatela adorez eta sendotu, on den guztia egitez eta hitzez burutzeko.