15 oinak labean garbituriko brontze goriaren antzekoak, haren ahotsa ur handiena bezalako burrunba.
16 Zazpi izar zituen eskuineko eskuan eta aho biko ezpata zorrotza ateratzen zitzaion ahotik; aurpegia eguzkia indarrik handienean bezain argitsu zuen.
17 Hura ikustean, hila bezala erori nintzaion oinetan. Berak eskuineko eskua gainean jarri zidan, esanez: «Ez izan beldur! Neu naiz lehena eta azkena,
18 bizi dena; hilik egon nintzen, baina orain bizirik nago menderen mendetan, eta neure menpe ditut Herioa eta Hildakoen Egoitza.
19 Idatz ezazu, beraz, ikusi duzuna: orain dena eta gero izango dena.
20 Hona nire eskuineko eskuan ikusi dituzun zazpi izarren eta urrezko zazpi argimutilen esanahia: zazpi izarrak zazpi eliz elkarteen aingeruak dira, eta zazpi argimutilak zazpi eliz elkarteak».