1 Seinale handi bat agertu zen zeruan: emakume bat, eguzkiz jantzia, ilargia oinazpian eta hamabi izarreko koroa buruan.
2 Haurdun zegoen, eta erdiminez eta haurgintzako oinazez garrasika ari zen.
3 Beste seinale bat agertu zen zeruan: herensuge gorri handi bat, zazpi buru eta hamar adar zituena, eta buruetan koroa bana.
4 Bere isatsez zeruko izarren herena herrestan hartu eta lurrera jaurti zuen.Herensugea, haurra izateko zegoen emakumearen aitzinean gelditu zen, jaio bezain laster semea irensteko.
5 Emakumeak semea izan zuen, herri guztiak burdinazko makilaz gobernatuko zituena. Semea hartu eta Jainkoaren tronuraino eraman zuten.
6 Emakumeak, berriz, basamortura egin zuen ihes; han bazter bat prestatua zion Jainkoak, mila berrehun eta hirurogei egunez bertan bizi zedin.