14 Baina bi arrano-hego handi eman zizkioten emakumeari hegan basamortura joan zedin, han, sugearengandik urrun, hiru urte eta erdiz bizitzeko prestatua zuen tokira.
15 Orduan, ur-ibaia bota zuen ahotik emakumearen kontra, ibaiak emakumea eraman zezan.
16 Baina lurra emakumeari laguntzera etorri zen: zabaldu egin zen eta herensugeak ahotik botatako ibaia irentsi egin zuen.
17 Orduan, herensugea, emakumearen aurka amorraturik, beronen gainerako ondorengoak borrokatzera joan zen, Jainkoaren aginduak bete eta Jesusen testigantza leial egiten dutenak, alegia.
18 Herensugea itsasertzeko hondarretan gelditu zen zutik.