10 Bosgarrenak piztiaren tronura isuri zuen bere ontzia, eta haren erreinua ilunpetan gelditu zen; jendeak, oinazearen oinazez, nork bere mihiari hozka egiten zion,
11 eta oinaze eta zauriengatik zeruko Jainkoa madarikatzen hasi ziren, baina ez ziren beren egintzez damutu.
12 Seigarrenak Eufrates ibai handiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta urak agortu egin ziren, horrela ekialdeko erregeentzat bidea prest utziz.
13 Orduan, herensugearen, piztiaren eta sasiprofetaren ahotik zapo antzeko hiru espiritu higuingarri ateratzen ikusi nituen.
14 Espirituak mirariak egiten zituzten deabruak ziren, eta mundu osoko erregeengana jo zuten, Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara biltzeko.
15 Jaunak dio: «Hara, lapurra bezala nator. Zorionekoa erne eta jantzirik dagokeena! Ez du biluzik ibili beharrik izango eta ez dizkio inork lotsariak ikusiko».
16 Hebreeraz Harmagedon deritzan tokian bildu zituzten munduko erregeak.