14 Espirituak mirariak egiten zituzten deabruak ziren, eta mundu osoko erregeengana jo zuten, Jainko ahalguztidunaren egun handiko borrokara biltzeko.
15 Jaunak dio: «Hara, lapurra bezala nator. Zorionekoa erne eta jantzirik dagokeena! Ez du biluzik ibili beharrik izango eta ez dizkio inork lotsariak ikusiko».
16 Hebreeraz Harmagedon deritzan tokian bildu zituzten munduko erregeak.
17 Zazpigarren aingeruak airean isuri zuen bere ontzia, eta zeruko tenpluko tronutik ahots handia atera zen esanez: «Egina dago».
18 Orduan, tximistak, danbatekoak eta trumoiak izan ziren, baita lurrikara izugarria ere, gizakia lurrean bizi denetik izan ez den bezalako lurrikara handia.
19 Hiri handia hiru zatitan lehertu zen eta munduko beste nazioetako hiriek lur jo zuten; orduan, Jainkoa Babilonia hiri handiaz oroitu zen, hari bere zigor-kopa, bere sumin-ardoz betea, edanarazteko.
20 Uharte guztiek ihes egin zuten eta mendiak desagertu egin ziren.