2 Joan zen lehen aingerua eta isuri zuen lurraren gainera bere ontzia: zauri gaizto eta mingarria sortu zitzaien piztiaren marka zeukatenei eta haren irudia gurtzen zutenei.
3 Bigarren aingeruak itsasoaren gainera isuri zuen bere ontzia: hildako baten odolaren antzeko bihurtu zen ura, eta itsasoko bizidun guztiak hil ziren.
4 Hirugarrenak ibai eta iturburuetan isuri zuen bere ontzia: urak odol bihurtu ziren.
5 Eta uretako aingeruari entzun nion esaten:«Zuzena zara eta justizia egin duzu,Santu horrek,zaren eta zinen horrek:
6 fededun eta profeten odolaisuri zuten,eta zuk odola eman diezu edaten.Ez zuten besterik merezi!»
7 Orduan, aldaretik esaten entzun nuen:«Bai, Jauna, Jainko ahalguztiduna,zure epaiakegiazkoak eta zuzenak dira!»
8 Laugarren aingeruak eguzkiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta gizon-emakumeak suz kiskaltzeko ahalmena eman zion.