4 Hirugarrenak ibai eta iturburuetan isuri zuen bere ontzia: urak odol bihurtu ziren.
5 Eta uretako aingeruari entzun nion esaten:«Zuzena zara eta justizia egin duzu,Santu horrek,zaren eta zinen horrek:
6 fededun eta profeten odolaisuri zuten,eta zuk odola eman diezu edaten.Ez zuten besterik merezi!»
7 Orduan, aldaretik esaten entzun nuen:«Bai, Jauna, Jainko ahalguztiduna,zure epaiakegiazkoak eta zuzenak dira!»
8 Laugarren aingeruak eguzkiaren gainera isuri zuen bere ontzia, eta gizon-emakumeak suz kiskaltzeko ahalmena eman zion.
9 Eguzkiaren bero izugarriz erre egin ziren gizon-emakumeak; baina, halere, zigor hauen gain agintea zuen Jainkoaren izena madarikatu zuten, damutu eta Jainkoak arrazoi zuela aitortu beharrean.
10 Bosgarrenak piztiaren tronura isuri zuen bere ontzia, eta haren erreinua ilunpetan gelditu zen; jendeak, oinazearen oinazez, nork bere mihiari hozka egiten zion,