4 Beste ahots bat entzun nuen zerutik esaten:«Irten Babiloniatik, ene herri,haren bekatuekinbat egin ez dezazun,eta beraren zigorrakharrapa ez zaitzan;
5 haren bekatu-pilazeruraino iritsi baitaeta Jainkoak gogoan dituharen gaiztakeriak.
6 Eman berariberak besteei emandako tratua,ordaindu berari berak egin halako bi;emaiozue edaten ontzian,berak besteei edanarazi halako bi.
7 Zenbatekoak izan direnharen ospea eta luxua,emazkiozue hainbatekooinazea eta negarra,honela baitio bere baitan:“Erregina bezalanago tronuan eseria,ez naiz alargun,ezta dolutan izango ere”.
8 Horregatik, egun bereanetorriko zaizkio gaineramerezitako zigorrak:heriotza, dolua eta gosea,eta kiskali egingo da sutan;ahaltsua baitabera epaitu duen Jainko Jauna».
9 Babiloniarekin prostituzioan eta atseginkerian ibiliak diren munduko erregeek negar eta dolu egingo dute, haren sutearen ke-mordoa ikustean.
10 Haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, esanez:«Ai zu, ai hiri handia,Babilonia, hiri ahaltsua!Une batean burutu da zure zigorra!»