12 Haren begiak sugarra bezain distiratsu ziren, buruan diadema asko zituen eta berak beste inork ez zekien izena zeraman idatzia.
13 Odolez gorrituriko jantzia zeraman, eta izena «Jainkoaren hitza» zuen.
14 Zeruko gudarosteek, liho zuri garbiz jantzirik, zaldi gainean jarraitzen zioten.
15 Zaldizkoaren ahotik ezpata zorrotza ateratzen zen, herriak zauritzeko: burdinazko makilaz gobernatuko ditu. Hark dolarea zapaldu eta Jainko ahalguztidunaren haserre biziaren zigor-ardoa aterako du.
16 Izen bat darama bere jantzian eta bere izterrean idatzia: «erregeen Errege eta jaunen Jaun».
17 Gero, aingeru bat ikusi nuen, eguzki gainean zutik, zeru goian zebiltzan hegazti guztiei ahots handiz oihuka: «Zatozte, bildu Jainkoaren otordu handirako;
18 jan errege, gudalburu eta gudari indartsuen haragia, zaldi eta zaldizkoen haragia, era guztietako jendearen, libre nahiz esklaboen, txiki nahiz handien, haragia».