14 Idatz iezaiozu Laodizeako eliz elkartearen aingeruari: Hona zer dioen Amen-ek, testigu leial eta egiazkoak, Jainkoak egindakoen sorburuak:
15 Ezagun-ezagunak ditut zure egintzak. Ez zara hotz, ez bero. Ai hotz edo bero bazina!
16 Baina epel zarelako eta ez bero, ez hotz, botagura emateraino nazkatzen nauzu.
17 Hau diozu: «Aberats naiz, oso aberats, ez dut ezeren beharrik»; eta ez dakizu gizagaixoa zarena, errukarri eta behartsua, itsu eta biluzik zaudena.
18 Aholku hau ematen dizut: eros iezadazu zeuretzat sutan garbituriko urrea, aberats zaitezen, eta soineko zuriak zeure burua janzteko, larrugorri lotsagarrian ager ez zaitezen; erosi kolirioa begietan emateko, ikus dezazun.
19 Maite ditudanei egiten diet agiraka nik eta horiek zentzarazten ditut; izan, beraz, sutsu eta aldatu jokabidez.
20 Hara, atean nauzu deika; norbaitek nire ahotsa entzuten badu eta atea irekitzen, harenean sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu.