3 Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.
4 Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,
5 geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;
6 eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.
7 Horrela, Kristo Jesusengan gurekiko hain ona izanez agertu nahi izan die datozen gizaldiei zein ugaria eta eskuzabala den bere onginahia.
8 Dohain hutsez zarete salbatuak sinesmenaren bidez; eta hau ez dator zuengandik, baizik eta Jainkoaren emaitza da;
9 ez dator egintzetatik, inor harro ez dadin.