1 Izan zaitezte, beraz, Jainkoaren antzekoak, beraren seme-alaba maite zaretenez.
2 Bizi zaitezte maitasunean, Kristoren antzera, berak maite izan baikintuen eta bere burua gure alde eman baitzuen, Jainkoak atseginez onartzen duen oparitzat eskainiz.
3 Aipatu ere ez egin zuen artean lizunkeria edota inolako bizio eta gutiziarik, fededunei dagokienez;
4 ezta gordinkeria, kirtenkeria edota zorakeriarik ere; hori guztia ez baita itxurazkoa. Aitzitik, eman eskerrak Jainkoari.
5 Jakizue, lizun, zikin eta gutiziatsu bakar batek ere —halakoa sasijainkozalea baita— ez duela Kristoren eta Jainkoaren erreinuko ondarean parterik izango.
6 Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka.