8 Izan ere, garai batean ilunpetan bizi zineten; orain, aldiz, argitan bizi zarete, Jaunarekin bat eginik. Jokatu, beraz, argiaren partaide zaretenez;
9 argiaren fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira.
10 Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin
11 eta ez hartu parte ilunpetan bizi direnen alferrikako egintzetan; sala itzazue, ordea,
12 lotsagarri baita horiek isilean egin ohi dutena aipatzea ere.
13 Baina argiak salatzen duen guztia agerian gelditzen da,
14 eta agerian gelditzen dena argi bihurtzen. Horregatik esan ohi da:Esna zaitez, lo zauden hori,jaiki hildakoen artetiketa Kristok argituko zaitu.