13 Eta mintzo batek esan zion:—Ea, Pedro! Hil eta jan.
14 Pedrok erantzun zuen:—Inola ere ez, Jauna! Ez dut egundaino ezer lohirik edo kutsaturik jan.
15 Eta mintzoak bigarrenez esan zion:—Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik.
16 Hiru bider gertatu zen hori, eta ondoren zerura jaso zuten gauza hura.
17 Pedro ikuskari hark zer esan nahi ote zuen asmatu ezinik zegoen. Hartan, Simonen etxeaz galdezka ibili ondoren, atarian agertu ziren Korneliok bidalitako gizonak,
18 eta, dei eginik, Simon, Pedro ere deitua, ostatuz han ote zegoen galdetu zuten.
19 Pedro oraindik bere ikuskariaz gogoetan ari zen. Eta Espirituak esan zion: «Hor dituzu hiru gizonezko zeure bila.