20 Aski dugu hauxe eskatuz idaztea: ez dezatela jan sasijainkoei eskainitako haragirik, utz ditzatela legearen kontrako sexu-harremanak eta ez dezatela jan odolustu gabeko abererik, ezta odolik ere.
21 Izan ere, juduek aspalditik irakurtzen eta azaltzen dute Moisesen legea larunbatero herri guztietako sinagogetan».
22 Orduan, apostoluek eta arduradunek, eliz elkarte osoarekin bat, beren arteko batzuk hautatu eta Paulo eta Bernaberekin Antiokiara bidaltzea erabaki zuten. Judas Barsaba eta Silas hautatu zituzten, senideen artean itzal handiko gizonak biak,
23 eta gutun hau eman zieten eramateko:«Anaia apostoluek eta arduradunek Antiokiako, Siriako eta Ziliziako jentil-herrietako senideoi, agur!
24 «Gutakoren batzuek, guk agindu gabe, beren esanez kezkatu eta nahastu zaituztela jakin dugu.
25 Horregatik, ordezkari batzuk hautatzea erabaki dugu aho batez, eta zuengana bidaltzea Bernabe eta Paulo geure senide maiteekin,
26 beren bizitzak Jesu Kristo gure Jaunaren zerbitzuan eman dituzten horiekin.