34 Ondoren, bere etxera igoarazi zituen, jatekoa atera eta famili festa egin zuten, Jainkoarengan sinetsi zutelako.
35 Eguna argitu zuenean, epaileek guardiak bidali zituzten, kartzelazainari esatera:—Aska itzazu gizon horiek.
36 Kartzelazainak Paulori berri eman zion, esanez:—Epaileek zuek askatzeko esan dute. Atera, bada, eta zoazte bakean.
37 Baina Paulok guardiei esan zien:—Gu, Erromako hiritar izanik, epaitu gabe denen aurrean zigorkatu eta kartzelan sartu gaituzte, eta orain ezkutuan nahi gaituztela atera? Ez horixe! Datozela beraiek gu ateratzera!
38 Guardiek epaileei jakinarazi zieten erantzuna; haiek, Erromako hiritar zirela entzutean, izutu egin ziren
39 eta barkazio eske joan zitzaizkien; gero, kanpora atera eta hiritik alde egiteko erregutu zieten.
40 Kartzelatik irtetean, Paulo eta Silas Lidiaren etxera joan ziren. Eta senideak ikusi eta adoretu ondoren, alde egin zuten.