4 Igarotzen ziren hirietan, Jerusalemgo apostoluen eta arduradunen erabakiak ematen zizkieten jakitera, bete zitzaten.
5 Eliz elkarteak fedean sendotuz eta egunetik egunera ugalduz zihoazen.
6 Gero, Paulo eta Silas Frigia eta Galazia eskualdeetan barrena joan ziren, Espiritu Santuak eragotzi egin baitzien Asia probintzian mezua zabaltzea.
7 Misiako mugara iritsi zirenean, Bitiniarantz jo nahi izan zuten, baina Jesusen Espirituak ez zien utzi.
8 Orduan, Misian zehar, Troadera jaitsi ziren.
9 Gauean Paulok ikuskari bat izan zuen: mazedoniar bat azaldu zitzaion, zutik, erreguka: «Zatoz Mazedoniara eta lagun iezaguzu!»
10 Paulok ikuskari hau izan eta berehala, Mazedoniarantz ateratzeko prestatu ginen, ziur baikeunden Jainkoak deitzen zigula haiei berri ona ematera.