18 Zenbait filosofo epikureo eta estoikok ere jardun ohi zuen harekin eztabaidan. Batzuek zioten: «Zer ote dio berritsu honek?» Beste batzuek, berriz: «Jainko arrotzen predikari dirudi».Izan ere, Jesusen eta piztueraren berri ematen zien Paulok.
19 Hartu zuten, bada, berekin eta, Areopagora eramanik, honela galdetu zioten: «Jakin al daiteke zer den irakasten duzun doktrina berri hori?
20 Guztiz ideia bitxiak dakarzkiguzu belarrietara, eta zer esan nahi duten jakin nahi genuke».
21 (Izan ere, atenastar guztiek eta han bizi ziren kanpotarrek azken berrikeriak entzun eta kontatuz eman ohi zuten beren denbora guztia).
22 Paulo honela mintzatu zen, Areopago erdian zutik: «Atenastarrok, edonola ere, guztiz erlijiozale zaretela ikusten dut.
23 Hortik zehar zuen jainko-oroitarriei begira nenbilela, aldare bat aurkitu dut idazkun honekin: “Jainko ezezagunari”. Horra, bada: zuek ezagutu gabe gurtzen duzuena, horixe iragartzen dizuet nik.
24 Mundua eta munduko guztia egin duen Jainkoa zeru-lurren Jauna da eta ez da giza eskuz egindako tenpluetan bizi;