31 Erabakia baitu mundua justiziaz epaituko duen eguna, eta horretarako ezarri duen gizonaren bidez epaituko ere, berau hildakoen artetik piztuz denei ziur erakutsi dien bezala».
32 «Hildakoen piztuera» aipatzen zuela entzutean, batzuk barrez hasi zitzaizkion; beste batzuek, berriz, esan zioten: «Beste batean entzungo dizugu horretaz».
33 Paulok, orduan, alde egin zien.
34 Alabaina, batzuk elkartu zitzaizkion eta sinetsi egin zuten; haien artean, Dionisio Areopagokoa, Damaris izeneko emakume bat eta beste zenbait.