6 Baina juduek kontra egiten baitzioten eta irainka erantzuten, Paulok, jantziak astinduz, esan zien: «Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik. Aurrerantzean jentilengana joango naiz».
7 Sinagogatik alde egin eta Israelen Jainkoa gurtzen zuen jentil baten etxera joan zen; Tizio Zuzen zeritzan eta sinagoga ondoan zuen etxea.
8 Krispok, sinagogako buruzagiak, eta beronen etxeko guztiek Jaunarengan sinetsi zuten; Paulori entzuten zioten beste korintoar askok ere sinetsi eta bataioa hartu zuten.
9 Gau batez, honela esan zion Jaunak Paulori ikuskari batean: «Ez izan beldurrik, jarraitu hitz egiten isildu gabe.
10 Ni zurekin nago eta ezin izango dizu inork kalterik egin. Nire herri izango den jende asko dut nik hiri honetan».
11 Urte eta erdi egin zuen han Paulok, Jainkoaren mezua irakasten.
12 Galion Akaiako kontsulorde zela, judu guztiak batean Pauloren kontra altxatu ziren; auzitegira eraman