20 Eguzkia ilunpe bihurtuko da, ilargiak odol-itxura hartuko du, Jaunaren eguna, egun handi eta ospetsua, iritsi baino lehen.
21 Orduan, Jaunari dei egin diezaiona salbatuko da.
22 «Entzun hau, israeldarrok: Guztiok dakizuenez, Jainkoak Jesus Nazaretarra zuen aurrean sinesgarri egin zuen, mirariak eta egintza ahaltsu eta harrigarriak haren eskuz eginez.
23 Jainkoak zuen eskuetara eman zuen, bere asmoaren eta aurrez hartutako erabakiaren arabera, eta zuek gurutzean josi eta hil egin zenuten sinesgabeen eskuz.
24 Baina Jainkoak piztu egin zuen, Herioaren lokarrietatik askatuz, Herioak ezin baitzuen hura bere menpe eduki.
25 Izan ere, honela dio Davidek hartaz: «Begi aurrean dut Jauna etengabe; bera ondoan dudala, ez naiteke koloka.
26 Horregatik, alai daukat bihotza, pozez kantari mihia, itxaropenean lasai gorputza.