1 «Ene senide eta gurasook, entzun ezazue neure buruaren alde esatera noakizuena».
2 Hebreeraz hitz egiten entzutean, are isilago gelditu zen jendea. Paulok jarraitu zuen:
3 «Ni judua naiz, Ziliziako Tarson jaioa, baina hiri honetan hezia eta, Gamalielen ikasle bezala, gure arbasoen legean arretaz eskolatua; jainkozale sutsua nintzen, gaur zuek guztiok zareten bezala.
4 Hil beharrez eraso izan diot kristau-bide honi, gizon eta emakumeak atxilotu eta kartzelan sartuz.