16 Zertan luzatu, beraz? Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez”.
17 «Jerusalemera itzuli nintzen eta, tenpluan otoitzean ari nintzela, goi-ikuskari bat izan nuen.
18 Jauna ikusi nuen eta esan zidan: “Atera zaitez Jerusalemdik ahal duzun lasterren, ez baitute onartuko nitaz egingo duzun testigantza”.
19 Nik erantzun nion: “Jauna, baina denek dakite ni sinagogaz sinagoga zuregan sinesten zutenak kartzelatzen eta zigortzen ibili nintzela.
20 Eta Esteban zure lekukoa hil zutenean ere, hantxe nintzen ni, hura guztia ontzat ematen eta hiltzaileen jantziak gordetzen”.
21 Baina Jaunak esan zidan: “Zoaz, urrutira bidaltzen baitzaitut, jentil-herrietara” ».
22 Hau esan arte adi-adi egon zitzaizkion juduak, baina une hartan oihuka hasi ziren: «Garbitu hori lur gainetik! Ez du bizitzerik merezi!»