20 Eta Esteban zure lekukoa hil zutenean ere, hantxe nintzen ni, hura guztia ontzat ematen eta hiltzaileen jantziak gordetzen”.
21 Baina Jaunak esan zidan: “Zoaz, urrutira bidaltzen baitzaitut, jentil-herrietara” ».
22 Hau esan arte adi-adi egon zitzaizkion juduak, baina une hartan oihuka hasi ziren: «Garbitu hori lur gainetik! Ez du bizitzerik merezi!»
23 Haiek oihuka, jantziak astinduz eta hautsa airera botaz jarraitzen zutenez,
24 gudalburuak Paulo kuartelera sartu zuen. Eta zigorkatzeko agindu zuen, jendea haren kontra oihuka zergatik ari zen aitorrarazteko.
25 Zigorkatzeko lotzen zuten bitartean, Paulok esan zion bertan zegoen ehuntariari:—Ba al duzue eskubiderik Erromako hiritar bat epaitu gabe zigorkatzeko?
26 Hitz hauek entzutean, ehuntariak gudalburuari jakinarazi zion, esanez:—Begira ongi zer egiten duzun! Gizon hori Erromako hiritarra duzu.