1 Paulo honela mintzatu zen, biltzarrari begira: «Anaiok, nik kontzientziarik garbienaz jokatu izan dut Jainkoaren aurrean gaur arte».
2 Honetan, Paulori ezpainetako bat emateko agindu zien Ananias apaiz nagusiak bere laguntzaileei.
3 Orduan, Paulok esan zion: «Jainkoak joko zaitu, horma zuritu hori! Ni legearen arabera epaitzeko zaude hor eseria; nola hausten duzu legea ni jotzeko aginduz?»
4 Han zeudenek esan zioten Paulori:—Jainkoaren apaiz nagusia iraintzen duzu!
5 Paulok, orduan:—Anaiok, ez nekien apaiz nagusia zenik. Bai, Liburu Santuak dio: Ez madarikatuzeure herriko buruzagia.
6 Bai baitzekien batzuk fariseuak zirela eta besteak saduzearrak, honela esan zuen Paulok ozenki biltzarraren erdian: «Anaiok, ni fariseua naiz, fariseuen semea, eta hildakoen piztuera espero dudalako naukate auzitan».
7 Hori esan zuenean, sesioa sortu zen fariseuen eta saduzearren artean, eta biltzarra bitan zatitu zen.